6. EGUNA (2017-10-09)

Lehenengo orduan, gaztelania izan dugu eta hemen planetak lantzen ari direnez, ikasle batek artelan bat ekarri dut eta ikusten egon gara. Kartulina batean, kola eta paperarekin planetak egin ditu eta ondoren soka batekin ordenean soka batekin zintzilikatu ditu. Egia esanda, harritu egin nau, baina Josuk esan dit, lantzen duten gai bakoitzean horrelako artelan bat ekartzen duela.
Honekin  batera planeta bakoitzaren kokapena ikusi dugu.
Ondoren testu bat irakurtzea eskatu die Josuk, banaka.
Eta bitartean, irakurketan arazoak dituen ikasle batekin gelatik atera naiz eta irakurketa jarraitua egin dugu. Berarekin altuan irakurtzen nuen eta galtzen zen bakoitzean niri entzuten zidanez, jarraian hasten zen berriro irakurtzen.

Goizeko bigarren eta hirugarren orduan txanela izan dugu eta pasaden asteko zerrendekin batera alfabetoa landu dugu.
Letra guztien ordena ondo ikusteko, letra guztiak arbelean idatzi ditut eta erakutsi didate abesten duten abestia letra guztiak ordenean ikasteko.
Ondoren, izen batzuk jarri ditu Josuk arbelan eta haiek ordenatu bahar izan dute alfabetikoki.
Xabi, Xarpa, Morgan, Mikel, Maialen…
Horrela zailago egin zaie lehenengo eta bigarren letra adibidez berdina bazen.

Arratsaldean matematika eta tutoretza izan dugu eta matematikarekin hasi gara. Hemen aldez aurretik gela antolatu egin dugu eta ondoren banaka matematika liburuko bi orrialde egin dituzte bakarrik.

Ez ziren isiltzen eta lan egitea ezinezkoa zen, orduan Josuk arreta deitu egin die eta hastea asko kostatu zaigu. Ordu erdi galdu ondoren hasi dira lan egiten orduan Josuk esan du tutoretza ordua erabiliko zuela galdutako denbora berreskuratzeko eta ordu hau ere eman dugu matematika ematen. Ariketak egin eta zuzendu ditugu banan-banan ikusteko bakoitzak egindako lana ondo zegoen ala zerbait zuzendu behar bazuten.

Comentarios

Entradas populares de este blog

8. EGUNA (2017/10/11)

17. EGUNA (2017-10-27)

2. EGUNA (2017/10/03)