2. EGUNA (2017/10/03)
Josuk lehenengo
orduan ez zuen klaserik orduan irakasle gelan ibili gara matematikako fitxa
batzuk zuzentzen eta ikastetxeko hainbat esparru erakutsi dizkit. Inprimategi
gelara joan gara eta emaitza batzuen fotokopiak egin behar zituela aprobetxatuz
azaldu egin dit nola erabiltzen dute eta zertarako.
Bigarren orduan
txanelan plano batean agertzen ziren hainbat ezaugarri kontuan hartuta
sailkatzeko moduak adierazi ditut eta parte hartu egin dut gelan, Josu eseri da
eta aurrean utzi dit azalpenak ematen eta egindakoa arbelean zuzentzen. Aldi
berean, ulertzen ez zutena azaldu egin diet eta oso gustura sentitu naiz.
Patio ostean
gaztelaniara joan gara Peliton (Josu) eta Luci (Aintzane) eta hemen diktaketa
bat egin diet. Josu berriro ere utzi dit azalpenak ematen eta guztiak isiltzea
pixkat kostatu egin zait baina azkenean lortu dut eta diktaketarekin hasi naiz.
10 hitz ziren,
bakoitza hiru aldiz errepikatuta eta hamarrak bukatzerakoan zerrenda osoa
irakurri diet hitzen bat faltaz gero gehitu ahal izateko.
Orduak berreskuratzeko
ikastolan gelditu naiz eguerdian eta beste lan batzuk aurreratu ditugu, azaldu
dit beste irakasgaietan erabiltzen dituzten teknikak, etab.
Nahiz eta hainbat
proiektu izan oraindik proiektoreak gelan ez dituztenez guztia arbelean idatziz
egin behar dugu baina bideoak eta beste gauza batzuk egin nahi ditu eta azaldu
dizkit nola egin, zer erabili, zein den helburua…
Comentarios
Publicar un comentario