17. EGUNA (2017-10-27)
Azterketa eguna
da eta gelara oso urduri sartu dira, galdezka erraza izango zen ala ez, zenbat
galdera egongo ziren. Normala zen zeren haien lehenengo azterketa zen eta beti
“azterketa” hitza zerbait txarra dela entzun eta esan digute. Azaldu diegu
azterketa oso erraza izango zela, lasai hartzeko eta bakarrik zela froga bat
ohitura hartzeko eta banakako lana egiteko. Beti bosnaka eserita daude gelan
eta mahaiak banan-banan ipini ditugu. Aldaketa hau ere erreakzioak izan ditu
baina azterketa banatu zaienetik nahiko ondo ibili dira.
Kexa pilo
zituzten eta denbora guztian zeuden Josu eta niri deitzen ibili dira zerbait
galdetzeko, ez zeuden ziur jartzen zituzten gauzekin baina eskatzen zaiena
primeran badakite.
Beranduago hasi
garenez, matematikako ordua ere utzi zaie hau egiteko eta bertan egon gara
denbora hori guztiak bukatu dutenerarte. Batzuk azkar bukatu dute eta
birpasatzeko esan diet baina denbora soberan zegoenez, ohitura on bat daukate,
mahai azpian duten liburua hartu eta irakurtzera ekin diote. Besteak bitartean
azterketako 9 galderak bukatzen zeuden.
Jolas-orduaren
ostean, dramatizazioa izan dugu eta egia esanda ordua berehala pasatu egin
zaigu. Josuk klaseak emateko dinamikak asko gustatzen zaizkit eta irakasle
izango naizenerako gordetzen ditut. Txisteak kontatzen ibili gara, bereziki,
euskararen egunerako prestatu behar dute 5 minututan egiteko zerbait eta
txisteak ea nola kontatzen dituzten ikusten ibili gara. Josuk ere txiste asko
kontatu ditu eta irakasle izateko berak duen humorea izatea ezinbestekoa dela
uste dut, azkenean ez da bakarrik materia ematea baizik eta ikasleak ondo
sentiaraztea eta konfiantzazko harremana izatea.
Arratsaldean,
gaztelera izan dugu 3.mailan eta hemen diktaketa bat egin diegu. Kasu honetan
arbelean testu bat idatzi dugu hainbat akatsekin “h”, “ch”, letra larriz idatzi
beharreko hitzak, etab. zuzentzeko. Ondoren lan kuadrnoko fitxa bat egin dute
non testu batetik hainbat hitz atera behar zuten esakatzen zitzaien izkiekin
“gu”, “ga”, “gue”…
Astea bukatzeko
gure gelara joan gara eta txanela geneukan baina ostiraletan bezala, azken
ordua denez denbora libre utzi diegu atzeratuta zituzten gauzak egiteko,
irakurtzeko eta horrelako lanak egiteko. Bitartean Josurekin egon naiz hizketan
azterketa ebaluatzeko erabiliko zituzten baremoen inguruan etab. Bestetik ere
azaldu dit azterketen helburua eta zer bilatzen da egiten duten lan bakoitzean.
Comentarios
Publicar un comentario