21. EGUNA (2017-11-03)
Praktiketako azken eguna iritsi da eta egia esanda pena handiarekin joan naiz gaur ikastolara. Badakit etxetik gertu dudala eta nahi dudanean bisitatzera joan naitekeela baina ez da berdina. Aste hauek oso azkar bukatu egin dira, eta gauza pilo bat ikasi dut Josurekin. Egia esanda ez nituen pentsatzen gauza asko egin ditut. Azkenean praktiketan egon naiz eta ikasleak haien tutorea zuten, guztiak ondo ezagutu ditudanerako joateko ordua iritsi da eta gustatuko litzaidake denbora gehiago gelditzea ikusteko nola eboluzionatzen duten ikasturtean zehar. Josurekin klasea aurrera eramateko jarraibide asko ikasi ditut beste batzuetan aipatu ditudan bezala baliagarriak iruditu zaizkit eta gogoratuko naiz iraganean erabiltzeko. Gaurko lehenengo orduan txanelako gai berriarekin jarraitu dugu. Honekin batera beste lan bat egin dugu. Bakoitzak erabaki du Gasteizko toki bat, haiei interesatzen zaiena eta honi buruzko fitxa bat bete dugu esanez non dagoen, zer den eta honen inguruko informazioa g...