4. EGUNA (2017/10/05)

Egun honetan gure gelan hasi ditugu klaseak eta txanela izan dugu. Irakasgai honetan bi liburuekin egiten dute lan. Alde batetik, txanelako liburuarekin eta bestetik euskara liburuarekin.
Euskara liburuarekin aritu gara gaur eta beti bezala, lehenengo zer egin behar den azaldu dugu eta gaur lana banaka egiteko utzi diegu.
Bi orrialde ziren eta Xarpa eta Morgan istorioari buruzko galderak eta zerrendak egin behar zituzten.
Sailkatzen ikasten ari direnez ere fitxa bat zegoen non zerrendak egin behar zituzten eta honen ostean izen bat jarri behar zioten sailkapen bakoitzari.
Kasu honetan haiek ezagutzen dituzten pertsonaiak etab. ageri ziren eta hainbat sailkapen egin dituzte bakoitzak bere erara. Animaliak, maskotak, pertsonak, mutilak, neskak…
Josuk azaldu egin dit gai libre bat ematen zaienean zerrenda ondo eginda baldin badago guztiak ontzat ematen direla.
Ordu erdi ondoren, mahaietatik pasatu gara eta ariketak banan-banan zuzendu egin ditugu. Ondo egonez gero tik bat jartzen diogu ariketari eta bestela borobildu dugu ariketa. Horrela zerbait gaizki egonez gero zuzentzeko.

Honen ostean, matematika izan dugu eta hemen biderketak landu egin ditugu fitxetan. Suge antzeko bat zegoen non biderketak ondo eginez gero, emaitza kontuan izanda suge osoa eratzen zuten. Horrela biderketak landu egin ditugu eta 3.mailan egoteko iruditu zait nahiko ondo aritzen direla. Honekin batera ere, gustura sentitu naiz irakasten eta biderketei buruzko truko batzuk ematen.

Patioaren ostean, gaztelerako gelara joan gara mozorrotuta eta hemen, 5.mailakoekin, berriak landu ditugu. Galaxien inguruan hainbat berri irakurri ditut eta ondoren galdera hauek erantzun behar zituzten: “¿Qué?, ¿Cuando?, ¿Donde?, ¿Quien?, ¿Porque?”.



Gaztelaniako orduaren ostean, jateko ordua zen baina arratsaldean Josuk libre zuenez, berarekin gelditu naiz denbora gehiago hurrengo eguneko gauzak prestatzen.

Hainbat fitxa zuzendu ditugu eta azaldu dit nola ebaluatu egiten dieten. Ikasleei ez diete nota bat jartzen, bakarrik adibidez 8 ariketetatik zenbat egin dituzten ondo eta gero esaten die zertan hobetu behar duten.

Comentarios

Entradas populares de este blog

8. EGUNA (2017/10/11)

17. EGUNA (2017-10-27)

2. EGUNA (2017/10/03)