3. EGUNA (2017/10/04)

Gaurko eguna hasteko tutoretza izan dugu. Hemen, Dubuffet (margolaria) kontuan hartuta haien teknikak jarraitzen dituzte eta bakoitzak bere marrazkia egiten du marrekin bereziki. Norberak bere artelanean izena jartzen du eta bukatzerakoan urteak betetzen izan den azkenengoari ematen dio. Modu honetan, urteak bete dituena karpeta batean pilatzen ditu lan guztiak eta etxera eramaten oroipen bezala.

Nahiz eta Josuk hirugarren mailako tutorea izan, bostgarren mailakoei ematen die gaztelania eta bigarren orduan bertara joan gara. Klase honetan ordenagaitu gelara joan gara eta bertan banaka bideo bat ikusteko eskatu zaie.
Bideoa bullyingari buruz zihoan baina gaia ez zen aztertu behar zutena baizik eta ondoren bakoitzak zerbait esan zuen honen inguruan. Josuk esan dit hau egiten dutela zerbait ezberdina eginez gero, bisuala, gero haiek kapazitatea izateko ikusi dutena aztertzeko, komentatzeko eta haien iritzia edo zalantzak partekatu ahal izateko.
Ariketa ona iruditu zait, horrela errutina alde batera utzita (liburuak, irakurgaiak…) beste modu bat ikasteko dela pentsatzen dut.

Patioa eta gero, gure gelara bueltatu gara txanela egiteko.
Hemen protagonismoa ikasleak hartu dute eta bakoitzak azaldu egin du bizi den tokian, eta bere etxe inguruan dauden zerbitzuak, parkeak, kaleak…

Ondoren, arbelean Gasteizko plano bat marraztu egin dut eta auzoka banatu dugu. Auzo bakoitza kolore batean margotu dugu eta bitartean Josuk azalpenak ematen zituen. Adibidez, Gasteizen lehen bakarrik auzo batzuk zeudela eta hauek hirigunea edo alde zaharra inguratzen zutela eta pixkanaka-pixkanaka Gasteiz handitzen joan da eta auzo berriak sortu egin dira.

Comentarios

Entradas populares de este blog

8. EGUNA (2017/10/11)

17. EGUNA (2017-10-27)

2. EGUNA (2017/10/03)