21. EGUNA (2017-11-03)
Praktiketako
azken eguna iritsi da eta egia esanda pena handiarekin joan naiz gaur
ikastolara. Badakit etxetik gertu dudala eta nahi dudanean bisitatzera joan
naitekeela baina ez da berdina. Aste hauek oso azkar bukatu egin dira, eta
gauza pilo bat ikasi dut Josurekin. Egia esanda ez nituen pentsatzen gauza asko
egin ditut. Azkenean praktiketan egon naiz eta ikasleak haien tutorea zuten,
guztiak ondo ezagutu ditudanerako joateko ordua iritsi da eta gustatuko
litzaidake denbora gehiago gelditzea ikusteko nola eboluzionatzen duten
ikasturtean zehar. Josurekin klasea aurrera eramateko jarraibide asko ikasi
ditut beste batzuetan aipatu ditudan bezala baliagarriak iruditu zaizkit eta
gogoratuko naiz iraganean erabiltzeko.
Gaurko lehenengo
orduan txanelako gai berriarekin jarraitu dugu. Honekin batera beste
lan bat egin dugu. Bakoitzak erabaki du Gasteizko toki bat, haiei interesatzen
zaiena eta honi buruzko fitxa bat bete dugu esanez non dagoen, zer den eta
honen inguruko informazioa gehitu dute fitxan. Haien kokatzeko eta beste leku
batzuk ezagutzeko ondo egon da gainera Josuk Gasteizko toreroa egin du adibide
bezala eta badirudi ariketa gustatu zaiela oso erne egon dira emandako
azalpenekin.
Bigarren orduan
matematika izan dugu baina saioa lehenago bukatu dugu lau hilabete honetan
igerilekura doazelako eta denbora gehiago behar dute. Izan dugun denboran
matematikako problemen fitxa zuzentzeko denbora eman digu. Josuk zuzendu egin
ditu eta 8 ariketetatik zenbat egin dituzten ondo ipini die haiek jakiteko zer
eta nola egin dituzten ariketak.
Dramatizazioa
izan dugu jolasordu osten eta hemen berriro euskararen egunerako jarduerak edo
ekintzak prestatu ditugu. Txisteak kontatu dituzte, antzerki txiki bat prestatu
dugu ezkontza bat izango balitz bezala, abestiak abestu ditugu… Josuk oso
bideragarriak egiten ditu klaseak eta gauza asko dakienez ikasleei
transmititzen die eta hauek adi egoten dira eta denborarekin, esan ziena
gogoratzen dute eta 3.mailan egoteko gauza asko dakizkite.
Arratsaldean,
gaztelera ematera bueltatu gara 3.mailara baina oraingoan Peliton eta Luci
bezala. Diktaketa berri bat egin dugu, oraingo honetan ez dugu arbelean ezer
idatzi. 3 esaldi ziren eta bakoitza 3 aldiz errepikatu dugu. Ondoren arbelean
idatziko bagenu bezala baina airean esaldia idatzi dugu haiek konturatzeko
“v”-taz, “h”-taz, tildeak, puntuak…
Nahiko ondo atera
da ariketa mota hau nahiz eta lehenengo aldia izan. Ikasteko beste modu bat da
eta azkenean 3.mailan daudenez, gaztelania ematen duten lehenengo urtea da eta
nahiz eta etxean ia gehiekon hizkuntza hau hitz egin idaztea eta euskararekin
dauden berezitasunak jakitea kostatzen zaie, baina pixkanaka lortzen ari dira
oinarrizko kontzeptuak.
Ordua bukatu
baino 5 minutu lehenago Pelitoni eskatu diot ea istorio txiki bat kontatu ahal
nuen eta txikia nintzenean erakutsi zidatena adierazi diet. Itsatsontzi baten
istorioa da, paperez egina, non apurtzen doa eta azkenean kamiseta bat
gelditzen da. Asko gustatu zaie eta jarraian saiatu dira haiek egiten. Oso
pozik joan naiz eta bukatzeko chupa-chups batuk banatu dizkiet eta pilo bat
eskertu didate.
Azkenengo ordua
iritsi da, praktikak bukatzear zeuden eta ostiralero bezala libre utzi die
Josuk lana aurreratzeko edo irakurtzeko. Askok denbora hori erabili dute niri
marrazkiak egiteko eta guttunak idazteko. Ordua bukatu denean eman dizkidate
eta ilusio handia egin dit, horrelako gomutapenak izatea ilusioa egin dit.
Hauei ere chupa-chupasak banatu dizkiet eta eskerrak eta besarkada asko eman
dizkidate. Horregatik poz-pozik joan naiz etxera eta praktikak oso ondo bukatu
ditut.
Comentarios
Publicar un comentario