20. EGUNA (2017-11-02)
Praktikak bukatzear daudela penarekin joan naiz gaur gelara baina egia esanda ikasitakoarekin odo pozik sentitzen naiz.
Lehenengo orduan, txanelako klasea izan dugu eta hemen ordenagailuetara joan gara.
Berriro ere,
Morgan eta Xarpa jolasera jolastu dute eta lehenengo zutabeko lehenengo
jolasera jolastu behar zutela adierazi die Josuk.
Batzuei laguntzen
egon naiz eta egiten zituzten ariketa kopurua kontuan izanik kolore bat lortzen
zuten. Gorria, laranja, horia eta berdea.
Berdea
lortzerakoan, irakaslearen mahaira joaten ziren eta bertan fitxa bat ematen
zitzaien bakoitzak bere izenarekin eta lehenengo ariketan berdea lortu dutela
jartzen zuen.
Honen ondoren,
besteei lagundu ahal zieten edo beste jokuetara aritu ahal ziren.
Ordua
bukatzerakoan batzuk ez dute berdea lortu eta iritsi direnerarte apuntatu egin
diegu.
Matematika
orduan arazo bat sortu da ikasle batek azaldu dio Josuri atzo patioan izandako liskarra beste gelako ume batekin eta hau azaltzerakoan joan da beste gelara beste umearekin hitz egitera arazoa konpontzeko. Bitartean, gelan matematikako lehiaketa egin dugu, hemen zenbakien diktaketa egin diegu (Josuk 5 zenbaki eta nik beste 5) eta haiek zenbakia haien koadernoan jarri behar izan dute. Ondoren Josu utzi dit arbelean zuzentzen eta banaka joan dira haiek jarritako zenbakia esaten. Nahiko ondo egiten dute ariketa hau eta 3 zifrako zenbakiak orokorrean nahiko menperatutak dituzte
5.mailara joan
gara eta elkarrizketei buruz aritu gara hitz egiten. Batzuk aukeratutako pertsonaiak ez genituen ezagutzen orduan bilatu ditugu eta azaldu digute nortzuk diren. Egindako zerrenda garbira pasatu egin dut eta denbora utzi die pentsatzeko zer nolako galderak egingo dizkieten.
Eguna nahiko mugitua izan da eta nekatuta bukatu dut, nahiko aztoratuta daude gainera euskararen egunerako prestakuntzak egiten ari dira eta ez dira minutu bat ere geldirik egoten.
Comentarios
Publicar un comentario