1.EGUNA (2017/10/02)
Gaur gogo eta ilusio
handiarekin esnatu naiz. Gogoak hain handiak direnez eta ikastola ezagutzen ez
dudanez, praktiketako ikastetxera (Armentia ikastola) goiz iristea erabaki dut.
Han, Roke bilatu dut esan zidatenez Armentia ikastolaren barnean gure
praktiketako koordinatzailea delako.
Rokerekin nengoela, irakasle
gelara eraman nau eta nire tutorea aurkeztu dit. Nire tutorea, Josu Suarez da
eta lehen unetik ni laguntzeko prest egon da eta hori segurtasuna ematen dit. Bigarren
zikloan burutuko nituela praktikak esan dit, 3.mailan hain zuzen ere. Klaseak
hasi baino lehen funtzionamendua azaldu egin dit eta aldi berea, egun horretan
egingo genuena ere esan dit.
Lehenengo egun hau oso
interesgarria iruditu zait, lehenengo momentutik lagundu dut klasea ematen eta
oso gustura egon naiz Josurekin eta klasearekin. Egia esanda, inoiz ez naiz
lehen hezkuntzako klase batean egon eta pentsatzen nuen baino gehigo gustatu
egin zait.
Gaurko lehenengo ikasgaia
“Gaztelania” izan da. Klasea hasi baino lehen Josuk azaldu dit ikastolako
funtzionamendua.
Ikastola honetan, irakasle
bakoitzak ematen dituen irakasgaien arabera hizkuntza bat edo bestea bakarrik
hitz egiten du, Hau da, ingeleseko irakaslea bakarrik ingelesez egiten du. Kasu
honetan, Josu 3.D-ko tutorea da eta ematen dituen irakasgaiak euskaraz dira.
Gaztelania beste klase batzuetan ematen du, 3. mailako beste klase batean eta
5. mailako batean.
Lehen aipatu bezala, euskaraz
bakarrik egiten du eta rolak aldatzeko mozorrotu egiten dira irakasleak beste
hizkuntzatan klaseak eman behar dituztenean.
Horregatik, lehenengo orduan
mozorrotzea tokatu zait eta nire izena Luci izatea aukeratu dut gaztelaniako
klaseetarako.
Dinamika hau oso ona iruditu
zait, bideragarria gainera. Azkenean irakasleak mozorrotzen dira txanoekin,
betaurrekoekin, lepokoekin, etab. eta izenaz aldatzen dira.
Berriak ematen ari dira eta
bakoitzak berri bat eraman behar du eta klasean azaldu, besteak aurretik
galderak egiten diote kontalariari jakiteko zerezkoa den albistea. (Non?,
Noiz?, Zer?, Nork?...).
Konturatu naiz ikasleek bere
sexu berdineko lagunak hautatzen dituztela gehienetan. Ikasleak bosnaka eserita
daude eta ia beti neskak neskekin eta mutilak mutilekin eserita daude.
Ariketak bukatzen dituztenean
eta andereñoak edo nik hauek zuzentzen ditugunean bakoitzak bere mahai azpitik
ateratzen dute irakurtzen ari diren liburua eta banaka irakurtzen dute.
Ondoren, gure gelara
bueltatu gara eta berriz Josu eta Aintzane izan gara, eta txanela izan dugu. Txanelako
klasean, planoaren eta maparen arteko ezberdintasunak aurkitu ditugu eta haiek
zuten plano batetik hainbat ezaugarri atera dituzte arbelean idazten nituen
bitartean. (Zerbitzuak, plazak, kaleak, parkeak…).
Errekreoan frontoian egon
naiz haurrekin hitz egiten eta jolasten eta berriro ere neskak neskekin eta
mutilak mutilekin jolasten dutela ikusi dut. Eta baita ere ikusi dut patioaren
antolaketa, bereziki gaur euria egin duenez frontoian aritu dira 5. eta 6.
mailakoak. Beste zikloak aldiz, beste toki bat zuten jolasteko. (2. ziklokoak
esaterako ikastolako pasabide batean ibili dira).
Arratsaldean, matematika
izan dugu eta hemen biderketekin ibili gara. Biderketak bakarka egin dituzte
hauek ondo egitenez gero marrazki bat ateratzen zaie. Egiten zituzten bitartean
Josu eta biok buelta batzuk eman ditugu ikusteko guztiok egiten ari zituzten
ala ez. Bukatzeko, guztion artean zuzendu ditugu arbelean eta kexak argitu egin
ditugu.
Eguna bukatzeko tutoretza izan dugu Josurekin. Tutoretzan, bakoitzak bere
zalantzak edo ikastolako arazoak besteekin partekatzen ditu eta guztion artean
konponbideak bilatzen saiatzen dira. Gai hau argitzerakoan, bakoitzak denbora
librea izan du etxeko lanak egiteko edo liburua irakurtzeko.

Comentarios
Publicar un comentario