19. EGUNA (2017-10-31)
Praktikak bukatzear daude eta gaur gai berria hasi dugu txanelan : EGIPTO.
Gaia modu interesgarri batean hasi duela Josuk uste dut. Gelan, badago ikasle bat honi buruzko gauza asko dakiela eta gelaren erdian jarri da eta zekien gauzak besteekin partekatu ditu.
Egia esanda harritu nau gai honen inguruan zekizkiten gauzekin, pentsatzen nuen baino gehiago zekiten.
Asko ikasten ari naiz eta pena bat da bakarrik hilabete bat egotea “practicum” honetan. Pena sentitzen dut konturatu naizelako ez dudala ikasle bakoitzaren aurrerabidea ikusiko behin problemak ikusita eta soluzioak martxan ipinita. Gainera, nik ere gauza batzuk irakatsi dizkiet, hau da, beraien formakuntzan parte hartu dut eta ezin izango ditut hobekuntzak eta eboluzioak epe luzera ikusi. Hortaz, ez dut jakingo nire irakasteko metodoa edo forma aldatu edo hobetu behar dudan ala ez.
Nire uztez, ezinbestekoa da material osagarriak berrituak egotea, haurrak zerbait proiektorean ikusten dutenean erneago daudelako eta hobeto barneratzen dutelako. Hau gertatzen da, atentzioa deitzen dielako.
Oraindik gure gelan ez dugu proiektorea baina oso baliagarria izango litzateke bideoak edo argazkiak erakustea ikasleek zer den hobeto jakiteko.

Comentarios
Publicar un comentario