18.EGUNA (2017-10-30)
Gaurko eguna oso desberdina eta espeziala izan da. Nahiko denbora librea izan dute ikasleek eta taldeka marrazkiak egitea eskatu zaie.
Bitartean, bi ikaslek oparitu didate etxean egindako marrazki zoragarri politak. Ilusio handia egin dit eta oso pozik besarkatu ditut marrazkiak hartzerakoan. Nabaritzen da honetan, marrazketa nahiko infantila dela oraindik ageri diren pertsonek lepoa ez dutelako, ilea ez dutelako, hankak bi marrekin irudikatzen dituztelak, etab.
Arratsaldean, ulermena landu dugu eta konturatu naiz irakurketa ozenean nahiko hobetu dute. Gehienek jarraitzen dute irakurketa eta ez dira galtzen. Gainera, askok azkarrago irakurtzen dute nahiz eta oraindik “silabeatu”. Horregatik ondo iruditzen zait utzera liburuak eramatea horrela ulermena eta irakurmena hobetzen dutelako.
Azken-aurreko astea bukatu da eta aurrekoan esan nuen bezala pena bat da Practicum I hilabete bakarrekoa izatea oso azkar pasatzen delako. Hori bai, ikusten eta ikasten ari dudana inoiz ez nuen biziko honelako praktikak egingo ez bagenitu. Horregatik, hobeto gutxi izatea ezer ez baizik. Honetaz gainera, irakasleen eskerrak eta zorionak jasotzen ari ditut ematen ari dudan laguntza eta gogoengatik eta irakasle ona izango naizela esan dit batek. Hau, poz neurrigabea sentiarazi dit, lan asko egiten ari dudalako helburu hori lortzeko: “irakasle ona izatea”.
Comentarios
Publicar un comentario