15. EGUNA (2017-10-25)

Astezkenetan tutoretza orduan Josuk hartu zuen ordenagailu gela matematikako ariketak jolasaren bitartez egiteko.
Gaur, biderketei buruzko jarduera oso interesgarria egitea tokatu zaie. Hainbat panpin zuden kolore ezberdinetakoak (horia, berdea eta urdina). Ikusita zeuden panpin kolorea eta kopurua asmatu behar zuten zenbat balio zuen bakoitzak eta horrela bateria antzeko bat zuten eta egiten zituzten orri kopuruaren arabera guztia berdez betetzea lortzen zuten ala ez.





Asko kostatu zaie jakitea nola egin behar zuten haiek zenbatzen zituzten koloreak baina azkenean hiru aldiz azaldu diegu eta oso azkar egin dute. Bukatzerakoan beti bezala haien papera ekartzen zuten eta 4 berde lortu dituztela jarri diegu, ondoren beste gauza batera jolastu ahal zuten edo besteei lagundu. Ordua bukatzerakoan batzuk ez dute lortu guztia egiten eta jarri diegu noraino egin duten.

Gaztelera ematera abiatu gara 5.mailara eta hemen ulermen froga bat egin dute. Irakurketa bat irakurri dute eta ondoren denbora bat pasa ostean gordetzeko esan diegu eta hainbat galdera burutu behar izan dituzte. Denbora bukatu denean elkar trukatu dituzte eta beste batek zuzendu die. Arbelean idazten joan naiz erantzun posibleak eta ondoren azaldu diegu zein hartu genezakeen ontzat eta zein ez zegoen ondo adierazita. Zeuden galderen artean lortutako nota jarri diete eta irakasle kuadernoan apuntatu dugu Josu eta biok.

Goiza bukatzeko matematika izan dugu 3.mailan. Matematikan olinpiada izan dugu eta tutorea utzi dit niri burutzen. Biderketa batzuk esaten nizkien eta haiek haien kuadernoan jartzen zituzten emaitzak. Nahiko azkar burutu dugu ariketa beste egun batzuekin alderatuz eta ordu berdinean beste egun bateko etxerako lanak ere zuzendu ditugu arbelean. Ikasle gehienak biderketak ondo menperatuta dituzte eta hori asko nabaritzen da zuzentzerako orduan, erritmoa nahiko azkarra delako.


Arratsaldean Unibertsitateko mintegira joan behar izan naiz eta ez naiz Armentiara joan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

8. EGUNA (2017/10/11)

17. EGUNA (2017-10-27)

2. EGUNA (2017/10/03)