14. EGUNA (2017-10-24)
Astearte
guztietan bezala Josuk ez dauka klasea 1.orduan. Ordu honetan ordenagailu
batean jarri gara eta gmailean aritu gara gurasoen mezuak antolatzen eta talde
batean gurasoen helbide eta informazio guztia sartzen. Ikasteko baliagarria
sortatu zait, utzi dit niri antolatzen eta ez nekien nola egiten ziren
horrelako gauzak edo nola antolatu informazioarekin kontaktuan zerrenda.
Egia esanda ordua
berehala pasatu zait eta txanela egitera joan gara gure gelara. Gaur,
azterketarako hainbat jarraibide eman dizkie eta guztion artean birpasa bat
egin dugu garrantzitsuak ziren gauzak aipatuz. Ariketa honetan haiek izan dira
protagonistak eta bakoitzak zekitenarekin baliagarria etorri zaie besteei beste
gauza batzuk ikasteko.
Jolas ordua
bukatu da eta gaztelera izan dugu 3.mailan. Hemen, gurutzegrama bat egin dugu
“ch”, “h”, “j” eta tildeak lantzeko. Bakoitzak bat jartzen zuen emandako
zerrendaren arabera eta nola idazten zen esan behar zuen.
Arratsaldean
klaserik ez zuenez Josuk eguerdian ikastolan gelditu gara lanak egiten.
Fotokopia batzuk prestatu eta inprimatu ditugu azterketa baino egun bat
lehenago birpasatzeko. Gaztelerako albistean ebaluatzeko hainbat esparru
pentsatu ditugu (letra mota, parrafoen banaketa, irudia, informazioa,
marjinak…). Horrela egon gara bi ordu gauzak prestatzen. Ondoren eman behar
dituzten gaiak azaldu dizkit turoreak, hurrengoa Egipto dela esan dit eta ze
gauza ikasiko dituzten azaldu dut. Egia esanda oso interesgarria iruditzen
zaizkit ematen dituzten gaiak eta beste alde batetik irakasgai guztietan gai
berdina lantzea ondo ikusten dut. Beste ikastetxe batzuetan irakasgai
bakoitzean gai bai ematen dute eta horrela hobeto dela uste dut.
Comentarios
Publicar un comentario