12. EGUNA (2017-10-20)

Txanela izan dugu lehenengo orduan eta zerbitzuei buruzko fitxa bat egin dute, bakoitzak azaldu behar izan du ze kirol egiten edo gustatzen zaion eta hainbat ezaugarri honen inguruan. Fitxa berean ere kultur ekintza bat deskribatu behar zuten eta oso lasai egon ziren lanean. Bitartean Josu eta biok lehenengo azterketaren inguruan egon ginen hizketan.


Hurrengo orduan mate izan zuten baina hiruhilabete honetan igerilekura doaz gorputz hezkuntzarekin orduan denbora gehiago behar dute eta ez genuen matematika egin.
Honen ordez Josurekin gelditu nintzen gelan hainbat fitxa zuzentzen eta azaldu zidan hurrengo astean azterketa izango zutela eta zein izango zen honen funtzionamendua, ze gauza hartuko zituzten kontuan, etab.

Jolastokiaren ondoren drama izan dugu gaztelania ematen dugun 3.mailako gelan. Euskararen egunean zer egingo dugun egon gara prestatzen eta horretarako hainbat abesti abestu eta ikasi ditugu eta ikasleei utzi zaie denbora txisteak kontatzeko. Ordua kontaketak, abestiak eta txisteak kontatzen eman dugu eta hiru esperruak interesgarriak izango zirela euskareren egunerako uste dut. Ikasleak besteak entzuten egon dira eta parte hartze aktiboa izan dute. Nabaritu da egin ditugun ekintzak haien gustukoak zirela.


Arratsaldean istripu bat izan dut eta ezin izan naiz joan, baina Josuk bidali dit egindakoa eta eguneratu egin dut lana. Baina ere asteburuan hurrengo astean egiteko ekintza bat prestatzen gelditu naiz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

8. EGUNA (2017/10/11)

17. EGUNA (2017-10-27)

2. EGUNA (2017/10/03)