11. EGUNA (2017-10-18)
Asteazken honetan
tutoretza izan dugu eta ordenagailuetara joateko ordua hartuta geneukan orduan
heldu bezain laster ordenagailu gelara joan gara.
Matematikako
beste arlo bat lantzea tokatzen zitzaigun berriz ere “Morgan eta Xarpa”
jolasean.
Oraingoan,
geometria lantzea tokatu zaie. Aldez aurretiko azalpenak eman gabe bakoitzak
ordenagailu batean jarri da eta geometriako jolasak egin behar zituztela azaldu
die Josuk. Bakoitzak bere lana egin behar zuen eta ariketa horretako puntu
osoak lortzen zituztenean guri abisatu behar ziguten eta gu haien fitxan apuntatu
dugu egindako lana eta ondoren gurean. Bukatzerakoan jarraitu ahal zuten beste
jokuetan aritzen edo besteei laguntzeko aukera eman zaie.
Hurrengo orduan
gaztelera izan dugu 5.mailan eta hemen eskatu zitzaien albisteak begiratu
ditugu batzuk haien albistea kontatu dizkigute eta denbora eman ez dizkigutenak
fitxategi batean gorde ditugu bste egun batean ikusteko. Guztiak ikusi ostean
bozkaketa egingo dute aukeratzeko zein den gehien gustatu zaiena.
Berriro gure
gelara bueltatu gara txanela egiteko eta
hemen irakurketa kartelak egiten agitu dira. Kartel hauek ikastetxe guztia
egiten du eta gela bakoitzean hainbat talde egin dira.
Eskatu zaie
marrazkiak egon behar zirela eta izenburu deigarri bat izan behar zutela,
besterik gabe libreki utzi zaie nahi zutena egiteko.
Hau bukatu ostean
paper batzuk eman zaie bakoitzak bere kartela plastifikatzeko.
Bukatu dutenean gelan
zintzilikatu ditugu guztiak eta 5 minutu utzi zaie altxatzea eta guztiak
begiratzea. Ostean, 5 karteletatik 2 aukeratzea eskatu diegu eta horretarako
paper zati batzuk banatu dizkiegu.
Aukeratua izan
den kartela ikastolako sarrerara eraman dugu beste kurtsoko kartelekin
zintzilikatzeko.
Egoera honen
ostean haserrealdiak egon dira aukeratuak izan diren ez kartelen egileengandik
eta neska bat negarrez bukatu du. Josu utzi du egoera pasatzen, azaldu egin dit
ikasi behar dutela horrelako egoerak zeharkatzen beti ez dutelako irabaziko eta
bere erreakzioa ondo ikusi dut.
Comentarios
Publicar un comentario