10. EGUNA (2017-10-17)

Astearteetan lehengo orduan Josuk ez dauka klaserik orduan irakasle gelan gelditu naiz berarekin egin beharreko lana egiten.
Hasteko, azaldu dit hurrengo egunetan egingo genuen lana. Honekin batera, ulermen froga bat egiteko irakurketa bat prestatu dugu elkar.
Ordu horretan Josuri deitu diote ikastolako apal batzuk antolatzeko beste irakasle batzuekin. Bitartean, irakasle gelan gelditu naiz eta matematikako fitxa batzuk eman dizkit notak jartzeko eta bertan gelditu naiz zuzenketak egiten bera etorri arte.

Hurrengo orduan txanela izan dugu 3.mailan eta irakurketari ekin diogu. Josuk zati bat irakurri du eta nik beste bat. Irakurketa bi aldiz errepikatu dugu ikasleak hobetu ulertu ahal izateko.
Honen ostean, galderen fitxa banatu diegu eta 5 minutu utzi diegu galderak betetzen.
6 galdera zeuden eta hiru erantzun posible zituzten bat aukeratzeko.
Denbora pasa ostean, Josuk utzi dit arbelean galdeketa zuzentzen eta ikasteko baliagarria iruditu zait bakoitzak bere iritzia ematen zuelako eta ondoren azaltzen nien zein den erantzun zuzena eta zergatik.
Zuzenketak bukatu ditugunean 6tik zenbat egin dituzten ondo ipini dute fitxan eta ondoren, Josurengana joan behar izan dira esateko zenbat egin dituzten ondo eta bere kuadernoan apuntatu egin ditu emaitzak.

Jolastordua iritsi da eta irakasle gelara bueltatu gara biok. Bertan, ikastolako aldizkariak banatzen egon dira eta hainbat irakasleekin egon naiz hizketan ikastolako funtzionamenduari buruz eta egiten dituzten ekintzei buruz. Interesgarria iruditu zait azaldu didatena ez nuelako horrelako ikastolak ezagutzen non gurasoak esate baterako ikastolako ekintza guztietan parte hartzen duten.

Goizeko azken orduan, gaztelera izan dugu 3.mailan. Ordu honetan, diktaketa egitea tokatu zaigu.
Aldi honetan beste modu batean egin dugu eta “Pelitonek” arbelean testu bat idatzi die akatsekin eta haiek kopiatu behar zuten baino akatsak zuzentzen. Ondoren bakoitzak egindako akatsak esan digu eta kuadernoan apuntatu dugu. Josuk esan dit ariketa berdina hilabete batzuk barru berriro errepikatuko dutela eta ondoren emaitzak alderatuko dituzte hobekuntzak egon diren ala ez ikusteko.


Arratsaldeko lehenengo orduan Josuk klasea ez zuenez eguardian gelditu gara elkar eta irakasle gelan beste fitxa batzuk zuzendu ditugu eta ordenagailuarekin ibili gara informeak begiratzen. Ordenagailuetara joaten direnean matematikako jokuetara jolasten dute eta bertan ordua bukatzerakoan lortu dituzten puntuak apuntatu behar dituzte. Gu ere egin dutena ikusteko fitxa berdinak inprimatu ditugu liburuxka bat sortuz.


Comentarios

Entradas populares de este blog

8. EGUNA (2017/10/11)

17. EGUNA (2017-10-27)

2. EGUNA (2017/10/03)